El Correo egunkariak zabaldutako informazioaren arabera, Gorka Ugalde zuzendari ohia Euskotrenera bueltatuko da eta Muñozek hartuko du bere lekukoa, Barrikako alkate gisa jardun eta Metro Bilbaoko langile izan ondoren.
Maiatzeko hauteskundeen atarian HIRUKAri eskainitako elkarrizketan gogoratu zuenez, alkate izan arren, ez du alde batera utzi inoiz bere jarduera profesionala; hau da, politika Metro Bilbaon egindako lanagaz bateratu du. Gaur egun 53 urte ditu, eta Psikologian lizentziatua eta Marketingeko goi teknikaria da.