Ekainaren 21ean emango diete hasiera barrikoztarren urteroko hitzordurik argitsuen eta itxarotetsuenetako bati. 18:00etan jaurtiko dute txupina eta, horregaz batera, sanjoanek eztanda egingo dute kostaldeko herri horretan. Horri jarraituta, askotariko ekintzez gozatzeko parada izango dute herritarrek, lehiaketak, antzezlanak, azokak, musika, dantza eta, ohi legez, ikuskizun arrakastatsuena: San Joan bezperako tradiziozko gauari argia jarriko dion su-ikuskizuna. Era berean, aipatzekoa da ere herritar denak batzeko egingo duten herri-bazkaria, azken egunean.
Egitaraua
Ekainak 21, barikua
- 17:00 Kalejira: nire itsasoa, zurea ere bai! Goierri Bizirik elkarteak kalejira prestatzeko tailerrera gonbidatzen zaitu, egunean bertan, 17:00etatik aurrera, frontoian.
- 18:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia.
- 18:30 Dantza-plaza: Patxi eta Konpainia.
- 20:00 Sardina-jana eta sagardo-festa.
- 21:00 Erromeria: Nonbait.
Ekainak 22, zapatua
- 10:00-15:00 Sukalki Txapelketa. Izen-emateak, udaletxeko plazan, 11:30ean.
- 12:00-15:00 Haurrentzako puzgarriak.
- 12:30-13:30 Txotxongilo-tailerra.
- 13:30-14:30 Txalaparta-tailerra.
- 17:30 Sukalki Txapelketaren sari-banaketa.
- 18:30 Familia-antzerkia: Perli eta Koxkoloren Bidaia lilugarria.
- 20:00 Saiheski-jan herrikoia.
- 21:00 Kontzertua: Trikizio.
Ekainak 23, domeka
- 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
- 12:00-14:00 Umeentzako puzgarriak eta egurrezko jolas erraldoiak.
- 12:00 Igel-toka txapelketa.
- 12:00 Sopelako Kurene taldearen esku-pilota erakustaldia.
- 12:30 Euskal Dantza txiki.
- 13:00 Barrikako Emakumeen Hitza dantza-taldearen ikuskizuna.
- 14:00 Bits-jaia.
- 14:00 Bendeja sari-banaketa.
- 17:00 Mus Txapelketa.
- 18:00 Familia-ikuskizuna: Gora Bihotzak.
- 19:00 Eingo dantza-taldea.
- 21:30 Txokolate-edana.
- 21:30 Tai ji erakustaldia.
- 22:00 Suak Su ikuskizuna.
Ekainak 24, astelehena
- 11:00 Meza nagusia.
- 12:00 Barrikako Aita Gotzon eta Sopelako Lagun Artean abesbatzen kontzertuak.
- 12:30 Agurra, Emakumeen Hitza dantza-taldearen eskutik.
- 14:00 Herri-bazkaria. Izena emateko epea, ekainaren 19ra arte, udal-liburutegian, astelehenetik barikura, 17:00-20:00.