Egitaraua
Bihartik domekara ospatuko dituzte Arriaga auzoko San Trifon jaiak Erandion

Ander Zarraga 2025 uzt 02 Erandio

Arriaga auzoko festen txanda izango da aste honetan, eta, auzo txikia izan arren, jai-batzordeak egundoko egitaraua prestatu du auzokideek eta erandioztarrek ederto pasatzeko. Besteak beste, putxera-lehiaketa, kickboxing erakustaldia, dantzaldiak eta erromeria izango dituzte uztailaren 3tik 6ra.