Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borroka aldarrikatuko du Barrikak

Iker Rincon Moreno 2024ko aza. 19a, 11:03

© BARRIKAKO UDALA

Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak, Barrikako Udalagaz batera, zenbait errebindikazio-ekitaldi antolatu ditu Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta, “Bizirik, libre eta beldurrik gabe nahi dugu geure burua” lelopean.

Azaroaren 24an, domekan, Solo una vez pelikula proiektatuko dute, 17:30ean, Goierriko Ander Deuna Aretoan. Film horretan, genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako arreta-zerbitzuko psikologo batek aste batzuk daramatza bere pazienteetako baten senarraren jazarpena jasotzen, eta, testuinguru horretan, horrelako zentro batean inoiz izan ez den bikote bat ere tratatu behar du.

Aurreko urteetan bezala, Emakumeen Hitza elkarteak elkarretaratzea egingo du hilaren 25ean, astelehenean, eguerdiko 12:30ean. Emakumeen biribilgunean egingo dute, eta manifestua irakurri. Barrikako alkatearen ustez, “garrantzitsua da emakume guztiok bat egitea, batez ere, geure bizitzetan behar dugun askatasuna aldarrikatzeko”.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun