2022tik Barrikako Zabaletxe aztarnategian egiten ari diren indusketek milaka pieza arkeologiko ekarri dituzte argitara, tartean Chatelperron aldiko puntak. Alvaro Arrizabalaga historialariaren esanetan, Euskal Herrian Paleolito garaiko ikerketa-gune nagusietako bat bihurtzen ari da. Daborduko ia 14.000 objektu aurkitu dituzte, eta horrez gain, garai hartako aldaketa klimatikoen arrastoak ere aztertzen ari dira. Hona hemen laugarren indusketa-kanpainak utzitako hainbat irudi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!