Egitaraua

Barrikan inauteriak ospatzeko prestatzen ari dira!

Ander Zarraga 2026ko otsailaren 9a

Barrikan tradizio handia duen tostada lehiaketa otsailaren 17an egingo dute 18:00etan.

Otsaila heltzeagaz batera, inauterien giroak Barrika hartu du, eta daborduko prest dago barrikoztarrak hilaren 13an eta 15 elkartuko dituen programa. Aurten, azoka, umeentzako tailerrak eta ohiko torrada lehiaketa izango dituzte, besteak beste.

Egitaraua hilaren 13an hasiko da, barikuan, ludotekak antolatutako musika-tresnen tailerragaz. Jarduera hori 18:00etan egingo dute Ander Deuna Aretoan, eta txikienek musika eta sormenagaz gozatzeko aukera izango dute. Otsailaren 15eko umeentzako tailerretan izena eman gura dutenek udal-liburutegira jo dezakete, 946 775 163 telefonora deitu edo liburutegia@barrika.eus helbidera mezu bat bidalita.

Festa-giroak domekan, otsailaren 15ean, jarraituko du, inauterietako egun nagusiagaz. Egun horretan, Elexalden azoka egingo dute, eta, aldi berean, 6 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako maskara tailerrak eta ogi txigortuen elaborazio tailerrak antolatuko dituzte frontoiaren inguruan. Udalak jakinarazi du azken jarduera horretarako izen-ematea zabalik dagoela daborduko.

Inauterietako ospakizunak otsailaren 17an amaituko ditutze, 18:00etan egingo duten Barrikan tradizio handia duen tostaden lehiaketagaz. Aurten, 17. edizioa egingo dute, eta horretarako lehiaketaren oinarriak udalaren webgunean argitaratuko dituzte.

 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun