Super heroiak, magoak, deabruak... zer dute amankomunean?

Ander Zarraga ots 23 Plentzia

Zapatuan, Plentziako 17. Inauteri Tematikoa ospatuzuten, eta, eguraldi onak lagunduta, giro ederra izan zuten egun osoan zehar. Goizetik hasita, zer egin eta zer gozatu egon zen jai-batzordeak antolatutako egitarau oparoan, eta herriko kaleak kolorez eta kapadun mozorroz bete ziren lehen ordutik; izan ere, hori da aurtengo gaia: kapak. Hemen herri bazkarian parte hartu zutenen mozorro ikusgarriak.