Udako jaiak 2026

Barrika prest dago San Juan jaietarako

Laura Fontalba Colomo · Ander Zarraga 2026ko ekainaren 19a

Urtero legez, San Juan bezperako gauean ikuskizun bereziak egingo dituzte aurten ere.

Barrikoztarrek gaur beran abiatuko dituzte San Juan jaiak, baina urteko gaurik berezienaren aurretik, zer egin eta zer gozatu egongo da herrian. Hemen dituzue gaurtik eguaztenera bitartean egingo dituzten jardueren programa.

Ekainak 19, barikua

  • 18:00 Jaien hasiera eta txupinazoa.
  • 18:00 Dantza plazan Patxi Perez Konpainiagaz.
  • 20:00 Sardina-jana eta sagardo festa.
  • 20:00 Gazte gaueko kontzertuak: Ostikada, Anithree, Blakkat Mentxu, Norman Bates eta Staff.

Ekainak 20, zapatua

  • 10:00-14:00 Sukalki txapelketa.
  • 12:00 Haurrentzako puzgarriak.
  • 12:00 Zeramika-tailerra.
  • 16:30 Mus-txapelketa Nagusien etxean.
  • 17:30 Sukalki txapelketako sari-banaketa.
  • 18:00 Magia Ikuskizuna: Andoni en zapatillas.
  • 19:00 Ikuskizun familiarra: Barre Bidean.
  • 21:00 Nonbait erromeria.
  • 23:30 Rise to fall kontzertua.

Ekainak 21, domeka

  • 10:00 Nekazaritza eta Artisautza Azoka.
  • 12:00 Haurrentzako puzgarriak, buruhandiak, igel-toka txapelketa eta euskal dantzak.
  • 12:30 Trikopoteoa Zuzterrak taldeagaz.
  • 13:00 El Gran Ritxarson vermouth akustikoa.
  • 18:00 Ikuskizun familiarra,
    Kay Robot Antzezlana.
  • 19:00 Tucson Band kontzertua.
  • 19:00 Saiheski-jana herrikoia.

Ekainak 23, martitzena

  • 17:30 Belaunaldien arteko dantzak.
  • 19:00 Diskofesta Arima.
  • 21:00 Txokolate jana herrikoia.
  • 21:30 Tai Chi erakustaldia.
  • 22:00 Kolpez San Juan gaua ikuskizuna, Takunerre elkartea eta Meñakoz dantza-taldearen eskutik.

Ekainak 24, eguaztena

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 14:30 Bazkari herrikoia.

Erlazionatuak

Barrikako jai-batzordea: "Jaiak, azkenean, gozatzeko dira"

Laura Fontalba Colomo · Ander Zarraga eka 19, 13:40 Barrika

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun