Saioa Sanchez berangoztarrak ukatu du 2006an Bilboko INEMean lehergailua jarri izana

Iker Rincon Moreno 2015ko aza. 4a, 13:39
Saioa Sanchez Madrilgo aireportuan. © Espainiako Barne Ministerioa.

Saioa Sanchez preso politiko berangoztarrak ukatu egin du 2006an lehergailu bat jarri izana Bilboko INEMeko bulegoaren ondoan, ETAren izenean. Iñigo Zapirainek eta Beatriz Etxebarriak ere ezeztatu dute hori, Sanchezgaz batera, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gertaera horren harira, Dolores Delgado fiskalak 15 urteko espetxe zigorra eskatzen du hiru lagun horientzat; hirurak kartzelan daude gaur egun.

Auzitegiak zabaldu duenez, Zapirainek eta Etxebarriak elkarregaz bizi ziren leherketa jazo zenean, eta biek azaldu dutenez, Sanchez ez zen horiengana hurbildu 2005ean ETAn sartzeko, ezta lehergailuen erabileraren nondik norakoak irakasteko ere.

Biek poliziaren eta instrukzio-epailearen aurreko deklarazioak ukatu dituzte, torturapean egindakoak izan zirela esanez. Salaketa horien harira, guardia zibil bat inputatu zuten, baina kasua artxibatu zuten.

Sanchez 2007an atxilotu zuten Frantzian, eta azaldu duenez, atentatuaren unean herrialde horretan zegoen.

 

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun