Auzitegiak zabaldu duenez, Zapirainek eta Etxebarriak elkarregaz bizi ziren leherketa jazo zenean, eta biek azaldu dutenez, Sanchez ez zen horiengana hurbildu 2005ean ETAn sartzeko, ezta lehergailuen erabileraren nondik norakoak irakasteko ere.
Biek poliziaren eta instrukzio-epailearen aurreko deklarazioak ukatu dituzte, torturapean egindakoak izan zirela esanez. Salaketa horien harira, guardia zibil bat inputatu zuten, baina kasua artxibatu zuten.
Sanchez 2007an atxilotu zuten Frantzian, eta azaldu duenez, atentatuaren unean herrialde horretan zegoen.