Arrastian, gainera, mozorroen kalejira egingo dute Berangoeta kultur etxetik abiatuta. Horretarako hitzordua 18:00etan ipini dute. Ondoren, txokolate-jana eta disko-festa izango dituzte, 19:00etan. Beraz, baduzue zer egin egunotan: filma aukeratu, protagonista bihurtu, mozorroa josi, erosi...