Langabezian geratu ostean, bere lantegi artisaua jarri zuen martxan Izarran (Araba) Leire Belaustegik. Hori 2012an izan zen, eta ordutik hona daborduko euskal pastelaren inguruko Euskal Herriko hiru txapelketa irabazi ditu: 2012an, 2015ean eta 2016an.
Jakinarazi dutenez, "hori ez da kasualitatea", Belaustegiren Goiuri Gozogintza euskal pastelean espezializatuta baitago. Txapeldunaren berbetan, errezetan Gorbeiako esnea eta arrautzak, azukrea, "maitasun handia eta eguneroko esfortzua" nahasten dira.
Ohiko pastelaz gain, txokolate, gerezi eta masusta gorrikoak ere egiten ditu Belaustegik.