Uribe Kosta jaietan 2016

Abuztu hasieran, Santo Domingo jaiak Berangon

Iker Rincon Moreno 2016ko abu. 3a, 18:00

2010eko Santo Domingo jaiak Berangon. © BERANGOKO ALBISTEAK

Abuztua hasi bezain pronto, Santo Domingo jaiei ekingo diete Berangon. Santa Ana auzoko festak amaitu dira, baina oraindino ere badago zer egiterik udalerri honetan gozatzen jarraitzeko. Abuztuaren 4an hasiko dituzte ospakizunak, eta abuztuaren 6ra arte iraungo dute. Santodomingoak amaituta, abuztuaren 7an, domeka, Bakailao Jai Herrikoia egingo dute.

Hilaren 7ko gastronomia ekitaldi hori ez da txapelketa, jai herrikoia baino; orain dela urte batzuk erabaki zuten antolatzaileek lehia alde batera uztea. Urtero udaletxearen aurreko landan batzen dira bakailaoa pil-pilean prestatu eta dastatzen gozatzeko asmoz. Bide batez, herriko kuadrillen arteko harremanak sendotu gura dituzte. Gastronomia-erakustaldiaz gainera, egunean zehar, umeentzako jolasak eta dantzaldia egoten dira.

Egitaraua

Abuztuak 4, eguena

  • 12:00 Meza, Santo Domingo elizan.
  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa eta Otxandategi dantza-taldeko txikien erakustaldia, elizaldean.
  • 19:00 Haurrentzako ikuskizuna: Zirkua hodei artean, elizaldean.
  • 19:30 Pilota-partidak eta trikiti-doinuak, Berangoko Zutik esku-pilota taldeak antolatuta, udal pilotalekuan.
  • 20:00 Hanburgesa banaketa, elizaldean.
  • 21:00 Otxandategi Dantza Taldea erakustaldia, elizaldean.
  • 22:30-01:30 Dantzaldia Hiruki taldeagaz, elizaldean.

Abuztuak 5, barikua

  • 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Haurrentzako parkea (jumping, puzgarriak eta ludoteka); elizaldean.
  • 12:00-14:00 Ur-txirrista, elizaldean.
  • 19:00-21:00 Nagusientzako dantzaldia, Trio Menta taldeagaz, elizaldean.
  • 21:00 Oilasko-pintxoen banaketa denontzat, elizaldean.
  • 22:30-23:45 Beatles taldeari gorazarrea, 70eko hamarkadako mozorroak eta zozketa, elizaldean.
  • 24:00-03:00 Disko-festa, elizaldean.

Abuztuak 6, zapatua

  • 11:30-13:30 Ur-puzgarria txalupakaz, elizaldean.
  • 13:30-14:30 Bits-festa, elizaldean.
  • 19:00 Idi-probak, Torrekolanda herri-kirol taldeak antolatuta, udal probalekuan.
  • 18:00-20:00 Gorritiren animalien ikuskizuna, elizaldean.
  • 20:00 Txokolate-jana, elizaldean.
  • 21:00-22:00 Rancherak dantzatzeko, elizaldean.
  • 22:00 Txorizoak sagardoan denontzat, elizaldean.
  • 23:00-02:00 Dantzaldia Diamante Negro taldeagaz, elizaldean.

Abuztuak 7, domeka (jaietatik kanpo)

Bakailao Jai Herrikoia

  • 11:00-14:00 Ur-puzgarria txalupakaz, elizaldean.
  • 11:30-14:30 / 16:30-18:30 Haurrentzako puzgarriak, elizaldean.
  • 14:00 Bits-festa, elizaldean.
  • 18:00-21:00 Dantzaldia Xandalo taldeagaz, elizaldean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun