Saharar adinekoen egoitzaren balorazio ona egin du Berangoko Udalak

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 16a, 18:30

Saharako errefuxiatuak artatzeko Berangoko Udalaren Eguneko Zentroa. © BERANGOKO UDALA.

Argeliako Tindouf-eko Saharako errefuxiatuen eremuan dagoen Bucraa herriko Eguneko Zentroa finantzatzen du Berangoko Udalak. 2009 eta 2010 artean eraiki zen hori, eta etengabe funtzionatzen proiektua da. Eremu horretan egindako mediku-azterketek ondorioztatu dute zerbitzu horren onuradunek, orokorrean, osasun-baldintza "hobeetan" daudela. Anabel Landa Berangoko alkateak ziurtatu duenez, "dieta orekatuari eta eskainitako higieneari eta zainketa medikoei esker izaten da hori". Landa pozik dago ekipamendua "egoera bikainean" dagoelako.

Bucraaneko 40 zahar eta ezintasun psikikoa duten gizon-emakume baino gehiagok dutxak, baino turkiarra, erizaintza-zerbitzua eta aire girotua duten hiru gela dituzte beraien esku. Azken horiek garrantzitsuak dira udako tenperatura altuei aurre egiteko, askotan 50 graduak gainditzen baitira. "Pertsona onuradun gehienak Mendebaldeko Saharan jaio ziren eta gizon gehienek Marokoren kontrako gatazkan gerra-zauriak sufritu zituzten", zehaztu du Landak. Horregatik dieta berezia eskaintzen zaie, nomadak zirenean kontsumitu zituzten elikagai tipikoak hartzen dituena: "Gameluarengandik jatorria duten produktuak dira, bere esnea eta haragia adibidez".

Instalazioak funtzionamenduan mantentzeak urteroko 18.000 euroko gastua ekartzen du. Han lau emakumek eta hiru gizonek lan egiten dute. Egindako zereginengatik diru sarrera bat lortzen dute, beraien familientzat Fronte Polisarioak errefuxiatu esparru horietan banatzen duen janariaren osagarria dena. 

Zentroak bere zerbitzuak eskaintzen ditu egunero, 16:00ak arte. Onuradunei bazkari nagusi bat ematen zaie egunero, besteak beste. Berangoko Udalak beharrezko botikak ere bidaltzen ditu instalazio horietara. Garraio-zerbitzua ere eskaintzen da mugikortasun arazoak dituzten pertsona guztientzat edo urrun bizi direnentzat. Ertzaintzak dohaintzan emandako bi furgonetetako batean garraiatzen dituzte.

Erlazionatuak

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun