Udako jaiak 2017

San Juan solidarioa ospatuko dute bihar Berangon

Iker Rincon Moreno 2017ko eka. 22a, 14:26

San Juan sua, artxiboko irudian.

Solidaritate kutsua izango du aurtengo Berangoko San Juan suak. Bihar, barikuan, isiotuko dute sutzarra Lantzarten. Bertan, zapiak salduko dituzte, 2 euroan; bildutako diru dena Caritas elkarteari emango diote. Ekintzak arrastiko 19:00etan hasiko dira, Begira taldearen disko-festagaz. Gainera, umeentzako txokolatea banatuko dute ordu horretatik aurrera. Ondoren, 20:00etan, sua piztuko dute, eta hanburgesak zein sagardoa banatuko dute bertaratutako denen artean.

DJ Xaiborrek emango dio amaiera San Juan jaiari, publikoa animatzeko dantza eta abestiak batzen dituen saioagaz. 

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun