Bakailao Egunak 2006an egin zituen 50 urte. Hurrengo urtean, ordea, txapelketa-izaera alde batera utzi, eta jai-herrikoi bihurtu zuten Berangoko kuadrillek. Berangoztar askok dauzkate akorduan Gure Txoko Begutxo elkarteko kideak ziren Mari Paz Domingo, Manu Bilbao, Juan Luis Ormaetxea eta María Basaguren; urte horietan guztietan eurak arduratu ziren sariketa antolatzeaz. Hala ere, adina eta osasun-arazoak tarteko, lan horri uko egin behar izan zioten. 2007an, lehia alde batera uztea erabaki zuten kuadrillek; eurek hartu zuten Gure Txoko Begotxuko lagunen lekukoa. Hala, urtero, udaletxearen aurreko landan batzen dira berangoztarrak eta hainbat kanpotar, bakailaoa pil-pilean prestatzen eta dastatzen gozatzeko. Bide batez, herriko lagun-taldeen arteko harremanak sendotu gura dituzte. Gastronomia-erakustaldiaz gainera, umeentzako jolasak eta dantzaldia egoten dira Bakailao Egunean. Berbarako, aurton, ur-puzgarriak, bits-festa, tailerrak eta txokolate-edana izango dituzte neska-mutilek. Dantzaldia Maran taldeak girotuko du.
Egitaraua:
Abuztuak 4, barikua
- 12:00 Meza, Santo Domingo elizan.
- 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa, eta Otxandategi dantza-taldeko txikien erakustaldia, elizaldean.
- 19:00 Umeentzako disko-festa, elizaldean.
- 19:30 Pilota-partidak, udal-pilotalekuan.
- 19:30 Txistulariak.
- 20:00 Hanburgesa-jana eta sagardoa, elizaldean.
- 21:00 Otxandategi abesbatzaren emanaldia, elizaldean.
- 23:00-02:00 Dantzaldia, Drindots taldeagaz, elizaldean.
Abuztuak 5, zapatua
- 12:00-14:00 / 17:00-20:00 Umeentzako parkea, elizaldean. Tirolina, puzgarri txikiagaz.
- 12:00 Berangoko IV. Pala Txapelketa, emakumezkoentzat eta gizonezkoentzat, pilotalekuan.
- 19:00 Idi-probak, Torrekolanda herri-kirol taldeak antolatuta, udal-probalekuan.
- 20:00-21:00 Bilbainadak, Los Txikis taldeagaz, elizaldean.
- 21:00 Oilasko-pintxoak eta sagardoa denontzat, elizaldean.
- 22:30-23:45 ABBA taldeari gorazarrea (ABBA Revival taldeagaz), mozorroak, eta zozketa, elizaldean.
- 24:00-03:00 Disko-festa, elizaldean.
Abuztuak 6, domeka
Bakailao Jai Herrikoia
- 11:30-13:30 / 16:00-18:00 Ur-puzgarriak, elizaldean.
- 13:30-14:30 Bits-festa, elizaldean.
- 17:00-19:00 Umeentzako tailerrak, elizaldean.
- 19:00 Txokolate-edana, elizaldean.
- 20:00-23:00 Dantzaldia, Maran taldeagaz, elizaldean.
- 22:00 Txorizoak sagardotan, denontzat.