Udako jaiak 2017

Uztailaren 22tik 26ra arte izango dira jaiak Berangoko Santa Ana auzoan

Iker Rincon Moreno 2017ko uzt. 20a, 12:45

Otxandategiren dantzariek erakustaldia egingo dute martitzenean eta eguaztenean (txikiek). © BERANGOKO JAIAK

Berangoko Santa Ana auzoan, uztailaren 22an emango diete hasiera jaiei; ospakizunak uztailaren 26ra arte iraungo dute.

Egitaraua:

Uztailak 22, zapatua

  • 11:30 Txuma memoriala, txirrindularitza-lasterketa. Antolatzailea: Berango Txirrindulari Elkartea.

Uztailak 24, astelehena

  • 19:00 Tor Magoaren ikuskizuna, Berango Antzokian.
  • 20:00 Txokolate-edana.
  • 20:30-23:00 Gazteentzako disko-festa, «Eni Music».
  • 23:30-01:00 Kontzertua: Wilson y Wilsonettis taldearena.
  • 01:00-04:00 Disko-festa.

Uztailak 25, martitzena

  • 11:00 Sokatira-txapelketa.
  • 12:30 Zezen mekanikoa eta puzgarriak.
  • 18:00 Zaldi-probak.
  • 18:30 Umeentzako herri-kirolak.
  • 19:30 Sardina-jana.
  • 20:30 Dantza-erakustaldia: Otxandategi Dantza Taldearena.
  • 23:00-02:00 Erromeria, Sorgiñe taldeagaz.

Uztailak 26, eguaztena

  • 12:00 Meza.
  • 13:00 Nagusientzako hamaiketakoa, eta Otxandategi Dantza Taldearen txikien ikuskizuna.
  • 18:00 Pilota-partidak, Nesken Gomazko Paleta Zirkuituaren barruan.
  • 19:00 Umeentzako ikuskizuna.
  • 20:00 Oilasko-pintxoen banaketa.
  • 21:00 Kontzertua: Los Charros mariatxi-taldea.
Erlazionatuak

Uribe Kosta jaietan, 2017

Iker Rincon Moreno 2017 eka 29 Uribe Kosta

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun