Batetik, emakumeetan, finala jokatu zuten bikoteak honako hauek izan ziren: Eva-Itxaso eta Maria-Sandra; azken horiek jantzi zuten txapela. Bestetik, gizonezkoetan, finalean lehiatu ziren ondoko hauek: Uribe-Gonzaga eta Barbier-Arrondo; estu-estu, baina lehenengoek irabazi zuten partida, frontoian batutako askorengan poza eraginez.
