Hilaren 27tik abenduaren 1era arteko jarduerak kultur etxean izango dira, 16:30etik 19:30era. Astelehenean, hilaren 27an, txantxangorria eta euskal dantzen tailerrak egingo dituzte; hurrengo egunean, hiru lerroan eta ipuin kontalaria egongo dira aukeran; hilaren 29an euskal imanak eta baserri-jolasak; hilaren 30ean zapiak eta txalaparta-tailerra; eta abenduaren 1ean euskal jaia eta euskal karaokea.
Ostera, abenduaren 2an "Akabuko martxea" eta "Dominika" artzaintzaren gaineko dokumentalak proiektatuko dituzte, 19:00etan, Berango Antzokian. Hurrengo egunean, "Tomaxen abendurak" pailazo-ikuskizuna egongo da Berango antzokian, 18:00etatik aurrera.