2017 abe 04 Getxo
"Euskara auzolana. Euskarak lankide nahi eta behar gaitu, urtean 365 egunez". Horixe izan zen atzo, domekan, Euskararen Nazioarteko Eguna izan zela eta, Imanol Landa alkate getxoztarrak, Goizane Miruri Bizarra Lepoaneko presidenteak eta Amaia Torrealdea Egizuko idazkariak irakurri zuten adierazpenaren izenburua. Udalerriko herritarren eta kultur eta jendarte-eragile ugariren partaidetza handia izan zen jardunaldian, jai giroan, hotz handia egin arren. Pertsona ugarik parte hartu zuten atzoko ospakizunean, goizean, Areetako Xake plazaraino heldu ziren kalejiretan zein bertan antolatutako ekitaldietan.
2017 abe 02 Barrika