Erdi Aroko azoka egingo dute aste-akabuan Berangon

Iker Rincon Moreno 2018ko mai. 14a, 13:07

Askotariko jarduerak egongo dira aukeran aste-akabuan Berangon.

Aurten ere, zaldunak, merkatariak eta juglareak hurreratuko dira Berangora. Izan ere, barikutik hasita, Berango Erdi Aroko herrigune bilakatuko da. Hala, hilaren 18tik 20ra bitartean kalejirak, musika, tailerrak, falkoneria, umeentzako jolasak eta erakusketak egongo dira, besteak beste.

Denera, 85 etxola egongo dira Moreaga parkean, barikutik domekara bitartean. Artisau-produktuak erosteko aukera izateaz gainera, antzerkiak, musika eta artisauen erakusketak egongo dira, besteak beste.

"Aurten askotariko jarduerak eta ikuskizunak antolatu ditugu, adin denentzako. Ipuin-kontalariak, txotxongiloak, hankaluzeak, zirkuak eta beste hainbat gauza egongo dira", nabarmendu du Pedro Carrasco antolatzaileak.

Egitarau osoa ikusteko sakatu hemen.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun