Bazkaria 15:00etan hasiko da. Izena emateko whatsapp-mezua bidali beharra dago, 667 755 071 telefonora. Otorduan, 15 euro ordaindu beharko dute parte-hartzaileek. Bazkariaren aurretik, amnistiaren aldeko elkarretaratzea egingo dute, 13:00etan.
Berangoko presoak
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak gaur zabaldu ditu ildo horregaz bat datozen Saioa Sanchez Iturregi eta Ibai Aginaga Ginea preso berangoztarren espetxe-helbideak. Sanchez Soto del Realgo kartzelan dago, Berangotik 385 kilometrora. Aginaga, berriz, Sevilla II espetxean daukate, herritik 920 kilometrora.