Joan den apirilaren 18an, Frantziako Estatuak Espainiaren esku utzi zuen Sanchez, aldi baterako, Espainiako Auzitegi Nazionalean Iñigo Zapirain eta Beatriz Etxebarriagaz batera epai zezaten.
Ekainaren 6an burutu zuten Bilboko Inemeko leherketaren epaiketa; bigarren aldia egiten dutena da, aurrekoa Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuelako, Iñigo Zapirainek eta Beatriz Etxebarriak pairatutako torturak ez zirelako ikertu. Presoen testigantzak dira auziko proba bakarra. Fiskalak 15 urteko espetxe—zigor eskaera egin zuen, hiruretako bakoitzarentzat. Aurreko epaiketako eskaera bera da.
Saioa Sanchez 2007 abendutik dago kartzelan eta Versailles, Fleury, Poitiers-Vivonne, Nantes, Roanne, Estremera, Rennes, Soto del Real eta Brievako kartzeletatik igaro da. Honako hau da Brievako kartzelako helbidea:
Saioa Sanchez Iturregi.
Centro Penitenciario Ávila. Ctra, de Vicolozano.
05194 Brieva (Ávila).