Maiatzaren 24an egindako batzarrean aukeratu zuten Anabel Landa Berangoko hautagai jeltzalea izateko, baina gaur eman du erabakiaren berri Bizkai Buru Batzarreko komunikazio-sailak.
"Ilusio handia daukat Berango garatzen eta hobetzen jarraitzeko aukera izango dudalako, hau da, azken urteetan egindakoak osatzeko proiektu berriak gauzatu ahal izango ditudalako", adierazi du hautagaiak.
55 urte ditu Landak, irakasle izateko ikasketak dauzka, eta Loiuko Udaleko kultur teknikaria jardun zuen ogibidez Berangoko alkatetzara ailegatu arte.