Politika  Getxo 2019-05-20 14:31

Udalerrian "segurtasuna bermatzeko" neurriak proposatu ditu Eduardo Andrade alkategai popularrak

Iker Rincon Moreno

Udalerrian "segurtasuna bermatzeko" neurriak proposatu ditu Eduardo Andrade alkategai popularrak

PPk emandako datuen arabera, azken urteetan %76,8 eta %25 handitu dira etxebizitzetako eta ibilgailuetako lapurretak, hurrenez hurren. "EAJren kezka bakarra udalerria polit uztea da bere makroproiektuekin, baina ahaztuta utzi du ongizatea eta gure auzokideen bizi-kalitatea", kritikatu du Andradek.

  Politika  Erandio 2019-05-20 16:20

Merkatari-elkarteentzako laguntzak bikoiztu gura ditu PPk

Unai Brea

Merkatari-elkarteentzako laguntzak bikoiztu gura ditu PPk

Erandioko merkataritza txikia sustatzearen alde agertu da Susana de Cos Alderdi Popularren alkategaia. Hala, hauteskundeak irabaztekotan diru-laguntzak handitu eta zenbait zerga ere diru publikoz ordainduko dituztela adierazi du De Cosek.

  Politika  Urduliz 2019-05-20 14:01

Kritika gogorra Urdulizko EAJri: hauteskunde-legea urratzen egon litekeela adierazi dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek

Unai Brea

Kritika gogorra Urdulizko EAJri: hauteskunde-legea urratzen egon litekeela adierazi dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek

Urdulizko EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek adierazpen bateratua plazaratu dute, EAJk bai hauteskunde-kanpainan bai azken legegintzaldi osoan izandako jarrera gogor salatuz. Oposizioa baztertu gura izatea leporatzeaz gain, kanpaina-sasoian inaugurazio publikoak iragarri izana kritikatu dute.

  Politika  Getxo 2019-05-20 13:59

Begoña Losilla (Ciudadanos): “Kirolguneak eraberrituko ditugu"

Iker Rincon Moreno

Begoña Losilla (Ciudadanos): “Kirolguneak eraberrituko ditugu"

Getxo kirola sustatzen duen erreferentziazko udalerria izatea gura du Ciudadanos alderdiak; jeltzaleek ere antzeko proposamena egin dute euren hauteskunde-programan.

  Politika  Barrika  Berango  Gorliz  Lemoiz  Plentzia  Sopela  Urduliz  Uribe Kosta 2019-05-20 13:13

Uribe Kostako Mankomunitatearen "gaur egungo errealitatea eraldatzeko" proposamena egin dute EH Bilduren alkategaiek

Erredakzioa

Uribe Kostako Mankomunitatearen "gaur egungo errealitatea eraldatzeko" proposamena egin dute EH Bilduren alkategaiek

Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietako EH Bilduren alkategaiek adierazpen bat plazaratu zuten zapatuan Plentzian egindako ekitaldian. Mankomunitatea hasierako filosofiatik urrundu izana eta "egitura kontrolatzen duen alderdiaren zerbitzura" dagoen jarduera-mota batera hurbiltzea deitoratu zuten.

  Politika  Getxo 2019-05-20 12:24

"Diputazioari presio egiten dioten" lobbyen erregistroa sortzeko proposatu du Elkarrekin Podemosek

Unai Brea

"Diputazioari presio egiten dioten" lobbyen erregistroa sortzeko proposatu du Elkarrekin Podemosek

Ina Robles eta Paula Amieva Getxoko Udalerako hautagaiek parte hartu zuten Elkarrekin Podemosek Algortako San Nikolas plazan zapatuan egindako ekitaldian. Koalizioaren Batzar Nagusietarako zerrendaburua ere egon zen bertan, Israel Escalante.

  Politika  Leioa 2019-05-17 19:19

Juan Carlos Martinez PSE-EEren alkategaiak ez du ikusten "benetako proposamenik gizarte-arloan"

Erredakzioa

Juan Carlos Martinez PSE-EEren alkategaiak ez du ikusten "benetako proposamenik gizarte-arloan"

Hauteskunde-ekitaldia egin du PSE-EEk Leioan, Juan Carlos Martinez alkatetzarako hautagaiaren eta Teresa Laespada, Bizkaiko Batzar Nagusietarako zerrendaburuaren berbaldiakaz. Gizartearen sektore ahulenentzat laguntza gehiago eskatu du Martinezek, eta eremu horretan udalerrian gaur egun dauden politikak kritikatu, eskastzat jota.

  Politika  Getxo 2019-05-17 14:07

Getxoko EH Bildu: "Udalerria hobetzeko konpromisoa, ilusioa eta proiektua dugu"

Iker Rincon Moreno

Getxoko EH Bildu: "Udalerria hobetzeko konpromisoa, ilusioa eta proiektua dugu"

Erronka garrantzitsutzat hartu ditu Getxoko EH Bilduk maiatzaren 26ko udal-hauteskundeak: "Gure herria beste modura kudeatu daitekeela uste dugu, eta hobeto, gainera". Hori lortzeko hurrengo urratsa emango dute gaur arrastirako antolatu duten eztabaida irekian, 18:30ean, Romo Kultur Etxean.

  Politika  Erandio 2019-05-17 11:56

Udal-zergak eta tasak jaitsi gura ditu PPk

Unai Brea

Udal-zergak eta tasak jaitsi gura ditu PPk

"Erandion zerga gehiago ordaintzen da beste udaletan baino", Susana de Cos PPren alkategaiaren berbetan. Legearen barruan zergak jaitsi daitezkeela azpimarratu du popularren zerrendaburuak.

  Politika  Getxo 2019-05-16 16:26

Arlo sozialari lehentasuna ematearen alde egin du GUK Getxok bere hautagaitzaren aurkezpenean

Unai Brea

Arlo sozialari lehentasuna ematearen alde egin du GUK Getxok bere hautagaitzaren aurkezpenean

GUK Getxok Itzubaltzeta/Romoko nagusien etxea aukeratu du maiatzaren 26ko udal-hauteskundeetarako hautagaiak aurkezteko. "Orain dela ia 40 urte eraikin hauen alde borroka egin zutenetako batzuk gure hautagaitzan daude gaur egun", azaldu du Kike Prada alkategaiak.