Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoaren VI. urteurrena ospatuko dute domekan

Iker Rincon Moreno 2018ko ira. 19a, 11:27

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoak sei urte bete ditu aurten. Urtemuga hori ospatzeko, urteurren jaialdia egingo dute domekan. Hala, familia arteko gymkana-abentura egingo dute, 10:30etik aurrera.

Jardueran parte hartu gura dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, doan. Izan ere, plazak mugatuta egongo dira. Horretarako, Berangoeta kultur etxera edo burdinhesia2@berango.org helbidera jo beharko da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun