Garbigune mugikorra Berangotik igaroko da, datorren astean

Joan den azarotik martxan da Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpresak sortutako Garbigune mugikorra. Bizkaiko hainbat herritatik ibili da honezkero, eta Berangotik pasatuko da martxoaren 4tik 8ra bitartean. Sabino Aranatik abiatuko da, metro-geltokiaren ondoan dagoen plazatik.

Edukiontzia daroaten kamioi bi igaroko dira herritik, eta etxean sortutako hainbat hondakin jasoko dituzte, besteak beste etxetresna elektriko txikiak, sakelako telefonoak, sukaldeko tresnak eta kableak (ikusi zerrenda osoa hemen). Zerbitzu berri hau Bakio, Durango eta Forutik igaro da daborduko, eta Trapaga eta Santurtzitik ere pasatzekotan da.

Birziklapena Bizkaiko herritarrentzat “errazagoa eta hurbilagoa” egitea helburu sortu zuen ekimena Garbikerrek: “Asmoa da ohiko garbiguneetara joateko aukera emateaz gain, udal-mugarte barruan bertan ere egin ahal izatea”.

Erlazionatuak

Garbigune mugikorra Barrikatik igaroko da datorren astean

Barrika

Joan den azarotik martxan da Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpresak sortutako Garbigune mugikorra. Bizkaiko hainbat herritatik ibili da honezker...