Orain urtebete inguru arrapala bat egitea aurreikusi zen, behin-behineko irtenbide modura, baina akabuan, arrazoi teknikoengatik, aukera hori baztertu eta beste igogailua egitea erabaki du Udalak, daborduko existitzen denaren alboan. Zortzi pertsona hartzeko gai izango da.
Lanaren kostua 175.000 eurokoa izango da, eta espero da sei hilabete barru erabiltzeko moduan egotea, udal-iturrien arabera.