"Egoera oso kezkagarria da ingurumenari eta klima-aldaketari dagokienez, eta Berangok ezin dio erronka horri muzin egin", adierazi du Udalak bere Facebook orriaren bitartez. Zehazki, klima-aldaketaren alorreko estrategiak udal-mailara ekartzen hasteko helburua izango du egueneko saio bikoitzak. Lehenik eta behin, arazoaren gainekoa azalpen orokorrak emango dituzte adituek, eta Udalak eremu horretan zer egin duen jakinaraziko da. Sektoreko profesionalek hondakinez, mugikortasunaz eta efizientzia energetikoaz berba egingo dute.
Bigarrenik, taldeka aztertuko da bai Udalak berak bai herritarrek zer erantzukizun hartu behar duten, "klima-aldaketaren aurkako borrokan elkarregaz jarduteko eta denon ekarpenakaz Berango jasangarriagoa lortzeko helburuz kontzientziazioa sortzeko".
Udalak gogorazi duenez, Berangoko osoko bilkurak berretsi egin du Klima Larrialdiari buruzko Aldarrikapen Instituzionala, uztailean Eusko Jaurlaritzak hartutako bide beretik.