Gastu arruntera bideratutako saila izango da garrantzitsuena: 4,2 milioi. Bestalde, 427.751 euro erabiliko dira iaz herritarrek, parte-hartzezko prozesu baten bidez, Udalari egindako hainbat proposamen gauzatzeko. Inbertsioen artean aipa daitezke Ricardo Otxoa parkea eta Lantzarteko parkea hobetzea (45.000 eta 22.000 euro, hurrenez hurren), eta kalistenia-parke bat egitea (25.000).
Beste 100.000 euro Sabino Arana kaleko eremu pribatuko sarbideak atontzeko izango dira, eta 83.000, Berangoko hainbat lekutan egingo diren asfaltatze-lanetarako. Txakurrentzako iturriak ere ipiniko dituzte, herritarren eskariz. Eta Smart Lab proiektua garatzen jarraitzeko beste 140.000 euro inguru aurreikusi dira.