Helduentzako ekitaldiak mantendu egingo zituztela adierazi bazuen ere (ikusle-kopurua murriztuta, hori bai), Berango Antzokia itxi egingo dela jakinarazi berri du Berangoko Udalak. Ez dute zehaztu noiz arte iraungo duen neurriak.
Aste-akabu honetarako programatutako ekitaldien sarreren dirua itzuli egingo dute, bihar (zapatua) 17:30etik 19:00etara, eta domekan 16:30etik 18:00etara, Antzokian bertan.