Berango 2018. urtearen amaieran hasi zen izapideak egiten Unicefek ematen duen Umeen Adiskide den Hiria zigilua eskuratzeko. Orain, nazioarteko erakunde horrek konfinamenduan dauden umeei laguntzeko sortutako Clip Club TV ekimenagaz bat egin du Udalak.
Horren bidez, umeek etxean egindakoak partekatu ahal izango dituzte bideoz: eskulanak sukaldean prestatutako jakiak, mozorroak, magia-trikimailuak...