Facebook bidez zabaldu dute abestiaren doinua (bideoan entzun dezakezue), Berango Kantariko ohiko musikarien bertsioan, momentua heltzen denean mundu guztiak jarrai diezaion. Joan den hilean legez, gura dutenek bideoak grabatzeko edo argazkiak egiteko eskatu dute, antolatzaileei bidali eta gero eurek muntaketa txikia egiteko.