Koronabirusa Uribe Kostan

Berangoeta Kultur Etxean maskarak banatzen hasi dira

Unai Brea 2020ko mai. 11a, 12:22

Berangoko Udala maskara kirurgikoak banatzen hasi da gaur, dohainik,  herritarren artean. Aste osoan (maiatzaren 15era arte) egongo da aukera horien bila joateko Berangoeta Kultur Etxera. Sorta mugatua da, eta gehienez maskara bi hartu ahal izango dira.

Udalak adierazi du banaketa egitean lehentasuna eman behar zaiela egoera ahulenean eta arrisku-egoeran daudenei eta herritarrei eskatu die zentzu horretan arduraz jokatzeko. Gehienez maskara bi hartu ahal izango ditu 12 urtetik gorako herritar bakoitzak. Adin horretatik beherakoentzako maskarak erosteko gestioak egiten dabilela azaldu du Udalak.

Maskarak hartzera joateko ordutegi hau ezarri dute:

  • 09:00-10:00: 70 urtera bitartekoak
  • 10:00-12:00: 70 urtetik gorakoak
  • 12:00-14:00: nahita ez umeakaz joan behar dutenak

Maskarak hartu gura dituztenek helbidea Berangon dutela egiaztatu beharko dute, NANa erakutsiz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun