Koronabirusa Uribe Kostan

Ordezkatutako 300.000 maskarak banatzen amaituko du gaur EUDELek

Unai Brea 2020ko mai. 7a, 09:57

Lehenengo maskara-sorta osorik erretiratu zuten. © EUDEL

Apirilaren 22an jakinarazi zuen EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, egun horretan bertan 300.000 maskara banatzen hasiko zela EAEko udalerri denen artean, dohainik. Handik hiru egunera ordea, banatutako maskara guztiak atzera eroan zituzten, horietako batzuetan atzemandako akatsa zela eta. Azkenik, gaur burutuko dute banaketa, azaldu dutenez.

Maskara akastunen ordez beste 300.000 banatuko dituela esan du EUDELek; hala, batez ere udalerri txikiei babesgailuok lortzen laguntzeko abian ipinitako ekimena gauzatzea lortuko dute azkenik. Gogora dezagun Uribe Kostako udalerriei 24.300 maskara dagozkiela denera:  

  • Barrika: 250
  • Berango: 1.200
  • Erandio: 4.000
  • Getxo: 10.000
  • Gorliz: 1.200
  • Leioa: 4.000
  • Lemoiz: 250
  • Plentzia: 700
  • Sopela: 2.000
  • Urduliz: 700
  • DENERA: 24.300

Udal batzuek beren kabuz egindako maskara-erosketez aparte egingo du EUDELek banaketa. Uribe Kostan, hain zuzen, hala egingo zutela adierazi zuten Leioak eta Sopelak, udalerrien elkarteak 300.000 maskaren banaketa iragarri zuen garai bertsuan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun