Berangoko Udalaren Kultur Arloak apiril amaieran zabaldu zuen aurtengo udalekuetan izena emateko epea, baina ohartaraziz ezin zuela segurutzat eman egingo ote ziren ere. Azkenik, bertan behera geratu dira, "COVID-19 gaixotasunaren zabalkundea geldiarazteko eta osasun-arloko agintariek eman dituzten gomendioei jarraituz", Santa Ana Kultur Etxeak ohar labur baten bidez jakinarazi duenez.
San Juan bezperako surik ere ez da egingo. Hain zuzen ere, azken urteetan oso jai jendetsua suertatu da Lantzarteko zelaian egindakoa.