Aurten San Juan bezperako ospakizunik ez dela egingo iragarri eta astebetera, udako jai nagusiez ere gozatzerik egongo ez dela jakinarazi du Udalak "atsekabe handiz", sare sozialetan argitaratutako ohar xume baten bidez. Honenbestez, uztail amaierako Santa Anako jaiak eta abuztu hasierako santodomingoak ez dira egingo COVID-19a dela eta.