Udalak iragarri duenez, laster 50etik 30erako jaitsiera egingo dute Gorrondatxe kalean (Azkorri eta Kurtze artean) eta Simon Otxandategi etorbidean, Axgane inguruan.
Sabino Arana kalean ere 30era murriztuko da gehienezko abiadura, oraindik 50eko muga duen zatian, hau da, Eroskitik Sopelako mugarainoko bitartean. Gainerako zatian, hirigune nagusian, abiadura-muga 20koa da orain dela zenbait hilabetetatik hona.
Era berean, Simon Otxandategi etorbidearen Merana eskolako inguruan ere orduko 20 kilometrokoa da onartzen den gehienezko abiadura.