Hain zuzen ere, 2008 eta 2011 artean jaiotakoei zuzendutako jarduerak dira egin ezin izango direnak. Horrez gain, Berango Antzokian egitekoak ziren Tor Magoaren emanaldia eta Skratx-Berria ikuskizuna ere bertan behera utzi dituzte. Hileko azken bariku bietarako zeuden programatuta ekitaldi bi horiek.