Uztailaren 30ean (eguena) egingo da zozketa, 13:00etan, Berangoeta Kultur Etxean eta notario baten aurrean. COVID-19a dela eta, ezin izango da bertara joan, baina interesdunek streaming bidez ikusi ahal izango dute ekitaldia. Horretarako, posta elektronikoz helaraziko zaie denei emanaldiagaz bat egiteko beharko duten interneteko esteka.