Bileraren deitzaileen arabera, Berangoko Udalak herriko hainbat berdegunetan martxan jarri gura dituen proiektuak "triskantzak" dira; eta horien barruan sartu dute Icaza jauregia eskuratzeko Otxabene sektoreko lursailak higiezinen enpresa bategaz egindako akordioa. Horren aurrean, "elkar informatzeko eta suntsiketen aurrean herri boterea eraikitzeko bilera deitzen dugu", azaldu dute.