Denera, 235 galdetegi jaso dira proposamenak egiteko Udalak ekainean ipini zituen bideetatik. Ekarpen gehien beren-beregi kalean paratutako karpetan jaso ziren: 104. Beste 91, berriz, udal-webgunearen bidez helarazi zituzten herritarrek. Zenbat pertsonak behin baino gehiagotan hartu dute parte, eta horregatik dago aldea parte-hartzaileen eta jasotako liburuxka-kopuruen artean.
Emakume gehiagok hartu dute parte gizonek baino: 121ek eta 88k, hurrenez hurren. Hizkuntzari dagokionez, ekarpenen %89 gaztelaniaz egin dira eta %11 euskaraz.
Hirigintza nagusi
Bildutako proposamenetatik, ohi den legez, Hirigintza, Ingurumena eta Obrak eta Zerbitzuak arlokoak izan dira gehien. Nabarmendu den eskari bat Aixerrotara joaten diren ikasleek ibilgailu pribaturik erabili behar ez izateko garraiobide publikoak hobetzea izan da, Udalaren esanetan. Gainera, kirol-instalazio berriak eraikitzea (igerilekuak, kiroldegia), zirkulazioa eta trafikoa hobetzea, eta umeentzako parkeak eta txakurrentzako guneak hobetzea aipatu dituzte herritarrek, besteak beste.
Esan bezala, gizarte-ongizateagaz zerikusia duten ekarpenek gura egin dute aurten. Hain zuzen ere, Berangon egoitza bat eta eguneko zentro bat sortzeko eskariak aipa daitezke eremu horretan. Kultura eta herritarren segurtasuna izan da beste gai nagusietako bat.
Emaitzen gaineko txosten osoa ikus daiteke udal-webgunean. Jasotako ekarpen denak, banan-banan irakur daitezke dokumentuan.