Orain urtebete Anabel Landa alkateak adierazi zuenez, Metroko igogailu berriak bere sistema elektrikoa izango du, argindarraren eten orokor bat balego energia barik ez geratzeko.
Igogailua zortzi pertsona hartzeko gai izango da. Lanaren aurrekontua 175.000 eurokoa izango zela, iragarri zuten iaz, baina oraingoan ez da daturik eman behin betiko kostuaz.