Esan dutenez, lehenengo zitazioak zerikusia du "Patxi Ruiz euskal preso politikoa gose greban zegoela haren alde egindako ekimenekin". Bigarrena, berriz, uztailaren 25ean egindako manifestazio baten propagandagaz lotuta dago. Gaineratu dutenez, auzibideen dokumentazioak adierazten du Ertzaintzak eta Berango eta Sopelako udaltzainek jarraipen poliziala egin diotela herritar horri.
"Denen militantzia eta denen egoerak estatuen biolentzia estrukturalen ondorio izanik", jarraitu dute, "amnistia osoaren aldarrikapenak ez du ametitzen aurrera eramandako borroka moldearen araberako diskriminaziorik. Errepresio mailaren, salaketa indibidualen eta garaien arteko ezberdintasunak alde batera utzita, amnistia osoaren aldeko elkartasun sarea sortzeko deia egiten dugu".
Getxoko epaitegiaren aurreko elkarretaratze bana egitera deitu dute abenduaren 3an, 10:30ean, eta abenduaren 9an, 11:15ean.