Ibai Aginaga preso berangoztarra Basaurira gerturatuko dute

Erredakzioa 2021ko abu. 31a, 17:54

Euskal presoen aldeko Berangoko ekimen bat, artxiboko irudian.

Espainiako Espetxe zuzendaritzak zazpi euskal presoren lekualdatzeren berri eman du, tartean, Ibai Aginaga berangoztarrarena. Hala, Kantabriako Duesotik Basaurira igaroko da laster.

Ibai Aginaga berangoztarra Sevilla II presondegitik Kantabriako Duesora lekualdatu zuten uda hasieran; Aginaga uztailaren 16an iritsi zen espetxe horretara, bi astez Valdemoroko (Madril) kartzelan mantendu zuten-eta. Horrek zigorraren hiru laurdenak bete zituen 2017ko martxoan, duela lau urte baino gehiago, eta, orain, Basaurira gerturatuko dute.

Aginaga 2003ko uztailaren 14an atxilotu zuen Espainiako Poliziak Iruñean; ordutik, Soto del Real, Alcalá-Meco, Ocaña I, Jaen, Algeciras, A Lama, Sevilla II eta Duesoko kartzeletan egon da preso. 2022ko martxoan aterako da kalera, Amnistiatinko agerkari digitalaren arabera.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun