Aginagari PCR test bat egin diote eta, negatiboa eman duela-eta, konfinamendutik atera zuten atzo, eguenean, tinkoamnistia.org agerkari digitalak jakinarazi duenez.
Webgune horrek zabaldu duenez, Aginagak familiari adierazi dio argi daukala espetxeko zuzendaritzak berarekiko izan duen jarrera-aldaketa gaia kalean argitara ematearen ondorio izan dela, eta eskerrak adierazi gura izan die horretarako zarata egiten ibili direnei.
Horrez gainera, jakinarazi du presoaren amak Arartekoari afera horretan esku hartzeko eskaera egin ziola atzo goizean bertan. "Beraz, beste behin ere agerian gelditzen da kartzelako opakotasunak presoen eskubideen urraketa errazten duela. Aitzitik, euren egoera salatzea eta borroka egitea presoak babesteko lanabesik eraginkorrena da".