Irizar taldeko Alconza enpresa berangoztarreko langileek greba mugagabea hasi dute, enpresak aurreikusitako 38 kaleratzeen aurka. Adierazi dute urteak daramatzatela enpresaren bideragarritasuna bermatuko duen plan bat eskatzen, baina Irizar taldeak ez omen du inolako inbertsiorik egin, 2013an enpresa erosi zuenetik. Halaber, langileek manifestaldi bi egingo dituzte hurrengo egunetan: martxoaren 3an Areetako Xake plazan eta martxoaren 12an Berangoko udaletxean; bien hitzordua 18:00etan jarri dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!