Ertzaintzaren dispositibo handi bati esker, ateak ireki ditu berriro ere gaur Berangoko Alconza lantegiak. Grebalariek piketea zuten deituta goizeko 07:00etarako, eta eserialdia egin dute fabrikako sarreran. Halere, ertzainek arin desegin dute protestaldia. Unean uneko tentsioak bizi izan dira, baina ez da atzo bezalako oldarkeriazko erantzunik jazo. Urko Herrera Alconzako enpresa-batzordeko kideak azaldu dizkigu atzoko eta gaurko egunaren nondik norakoak.
api 26 Berango
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.