Koldo Martinez Berangoko Ezker Anitza-IUko kidea eta Elkarrekin Berango koalizioko zinegotzia 2021eko irailaren 13an zendu zen. Hasiera batean, heriotza modu naturalean izan zela pentsatu bazuten ere, Ertzaintza ikertzen ari da Bilbon izandako krimenakaz loturarik ote duen.
EITB komunikabideak jakinarazi duenez, agenteek Martinezen Bilboko etxebizitza miatu dute egunotan; hilotza etxe horretan topatu zuten, hil eta hamar egunetara. Orain, Ertzaintza aipatutako hilketakaz loturarik ote duen ikertzen ari da.
Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, guztira, Bilbon egindako balizko sei krimen ikertzen ari dira, tartean, homizidio bat eta bi saiakera. Bien bitartean, akusatua Basauriko espetxean dago atxilotuta, aurreko eguenean bere burua entregatu eta gero.