Cosme Naveda bilbotarra da jaiotzez, baina Algortan bizi da 1983tik, Berangoko lehen mailako arretako medikua denetik hain zuzen. Horrez gainera, Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidentea da 2001etik.
Berangon udal-mediku titular gisa 38 urtez aritu ondoren, erretiroa hartuko du Cosme Naveda doktoreak. Hori dela eta, Berangoko Udalak bere esker ona adierazteko ekitaldia egingo du maiatzaren 29an, domekan, Moreaga parkean. Eguerdiko 12:30ean jarri dute hitzordua; omenaldiaren ondoren, Golden Appel Quarteten ikuskizuna eta luntxa egingo dute, 13:00etan eta 13:45ean, hurrenez hurren.
Cosme Naveda bilbotarra da jaiotzez, baina Algortan bizi da 1983tik, Berangoko lehen mailako arretako medikua denetik hain zuzen. Horrez gainera, Bizkaiko Medikuen Elkargoko presidentea da 2001etik.
2020 api 30 Berango
Garai latzak dira. Ia egun batetik bestera gure bizimoduak hankaz gora jarri ditu birus batek, eta kolokan daude gauza asko. Hedabideontzat ere ez dira garai gozoak, noiz eta gure lanaren beharra inoiz baino agerikoagoa denean. Horregatik, zure laguntza materiala ere behar dugu aurrera jarraitzeko.
Honenbestez, HIRUKAlagun egitera animatzen zaitugu, urtean 35 euroko ekarpena eginda. Horretarako, jarri gugaz harremanetan administrazioa@hiruka.eus helbidera mezu bat idatziz edo beheko botoiari sakatuz.